XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina hogeita zortzi urte zituenetik
Orain geltokian, leher-leher eginda, gehien maitatu izan dituen pertsonak izotzezko estatua bihurtu zaizkiola pentsatu du, azken egunotan erraietan sufritutako hotza berriz ere sentituz.
Labezomorro bat pasa da bere aurrean, patxadaz, inguruarekiko axolagabe, eta amonari konplize irribarre bat marraztu zaio aurpegian.
Zeruan lainoak leku bat egin dio ilargiari, eta trenaren txistua, lehenengo aldiz gauean, ez zaio emakumeari mingarri suertatu.
Tristetuko zen bai, Marthe, berarengandik hain hurbil dagoen geltokiari begirada bat bota izan balio, baina ez da horrelakorik gertatu, zeren Christian agurtu ondoren eta ardoak eragin dion epeltasunez, ia zoriontsu, ohiko paseoa eman baitu, Carmenengandik nola beste inorengandik aski urrun.
Azkenik etxeko atarian sartu, eta bi solairuak mantsoki igo ondoren zerrailan giltza sartu, buelta bakarraz atea ireki, eta etxe barruan jadanik, sofan geratu da tarte batez, telebista piztuta, burua itzali samarra.